Pertsona bat hil da Altzan, txabola batean piztutako sutean
Ertzaintzak pertsona baten gorpua aurkitu zuen ostiral arratsaldean, txabola batean izandako sutean. Arratsaldeko 18:10 aldera jazo zen gertakaria, Altzako txabola batean. Segurtasun Sailaren oharraren arabera, sutearen berri izan eta berehala bertaratu ziren suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuak. Sutea itzali eta eraikinaren barrura sartzean, pertsona baten gorpua aurkitu zuten.
Batzorde judizial bat ere joan zen eta Ertzaintzak ikerketa hasi zuen sutea eragin zuten arrazoiak argitzeko.
