Inauterietako konpartsen desfilea, iruditan
Euria euri, konpartsek Erdialdeko kaleak hartu zituzten.Oihan Urbano Lamy Inauterietako asteburua kolorez, dantzaz, musikaz eta alaitasunez bete ohi du konpartsen desfileak. Aurten, ordea, eguraldia ez dute lagun izan, eta ezin izan dute jaia beraiek nahi bezala gauzatu. Kikildu gabe, larunbat arratsaldean gogotsu abiatu baziren ere, bertan behera utzi behar izan zuten, penatuta. Igandean, berriz, arantza kentzeko parada izan zuten, bi egunetan adina dantza eginda.
Jarraian, Oihan Urbano Lamy argazkilariak utzitako irudi batzuk:
