Lanperna-musu ugari agertu dira Donostiako hondartzetan, itsasaldiak direla eta
Laperna-musu bat, Zurriola hondartzan, asteburu honetan.Itsas Enara elkartea Ehunka lanperna-musu heldu dira asteburuan zehar euskal kostaldera —Donostiara, Hendaiara, Zarautzera, Miarritzera, Lagara eta abar—, egunotako itsas denboralea eta haize bolada handiak direla eta. Donostian, Kontxan, Ondarretan zein Zurriolan agertu dira, batzuk bizirik eta beste batzuk hilda.
Itsas zabalean egoten dira animaliok urteko garai honetan, baina egunotako olatu eta haizete handiek bultzatuta, kostaldera heldu dira asko eta asko. Bizirik iritsi direnak oso ahul iritsi dira, eta, beraz, Gipuzkoakoen kasuan, Basabizi zentrora eraman dituzte, errekuperazioan laguntzeko asmoz. Adituek azaldu dutenez, baten bat ikusiz gero, ez dira ukitu behar eta jakinarazi egin behar da aurkikuntza.
Itsas Enara Ornitologia Elkarteak jakinarazi du, bestalde, lanperna-musuen etorrera hau askoz ere handiagoa dela !espezie honen Gipuzkoako kostaldean erregistratutakoekin alderatuta (2014an eta 2023an)”. Era berean, asteburuan Zurriolan agertutako baten bideoa argitaratu dute sare sozialetan; jarraian ikus dezakezue:
[eu] Laperna-musu ugari gure kostalean. Ez ohiko kopuruak ikusi dira gaur. Batzuk hondartzetan. Bideoa Zurriolako hondartzan.
— Itsas Enara Elkartea (@ItsasEnara) February 14, 2026
[es] Gran número de frailecillos en nuestra costa. Hoy se han visto cantidades poco habituales. Algunos en las playas. Vídeo en la playa de la Zurriola. pic.twitter.com/97fJnwlySR
