Pakea eraikina izandakoak luxuzko 34 etxebizitza hartuko ditu
Camino kaleko 1. zenbakiko eraikina erosi du Impar Capital inbertsio funtsak.Impar Capital Impar Capital inbertsio funtsak jakinarazi duenez, Camino kaleko 1. zenbakiaren eraikina erosi dute. Pakea mutualitatea izandakoak luxuzko 34 etxebizitza hartuko ditu. Horretarako, 85 milioi euroko inbertsioa egingo dutela nabarmendu dute. Lanekin urtea bukatu aurretik hasi nahi dute, eta beranduenez, 2029. urte hasierarako prest egotea espero dute.
Maria Kristina hotelaren parean dago eraikina, eta gaur egun duen erabilera askotarikoa da. Hirugarren sektoreko lokalak, bulegoak eta etxebizitzak ditu. Ordea, hustu egingo dute luxuzko etxebizitzak jartzeko.
Inbertsio funtsak berak adierazi duenez, eraikinaren fatxada babestua dago, eta beste gune batzuk babestea aztertzen ari dira.
