Realak irabazi du kluben pista estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa
Realaren atletismo taldeko kideak, garaipena ospatzen.Espainiako Atletismo Federazioa Kluben arteko pista estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa jokatu zuten larunbatean Valentzian (Herrialde Katalanak), eta Reala gailendu zen, historian lehenengo aldiz. Donostiarrek Bartzelona eta Playas de Castellon kluben bi hamarkadetako nagusitasuna hautsi dute garaipen horrekin, eta titulua noizbait irabazi duten zazpi kluben artean dago orain (45 aldiz jokatu da txapelketa).
Andoni Calbano (200 metrokoan), John Cabang (60 metroko hesi lasterketan) eta Martin Segurola (3.000 metrokoan) izan ziren “protagonista nagusienak”, Realak nabarmendu duenez, beraien lehiak irabazi ondoren. Taldeak 4 x 400 metroko errelebo proba bikaina egin zuen (3:13.91) garaipena ziurtatzeko, Fent Cam Mislataren eta Playas de Castellonen aurretik amaituz.
Horrez gain, Cabang aukeratu zuten lehiaketako atletarik onena, “klub txuri-urdinaren jardunaldi historikoari amaiera ezin hobea emateko”, nabarmendu du Realak.
