Donostiako etxebizitzaren prezioa inoizko altuena da
Etxebizitzak Donostian, Artzain Onaren katedralaren inguruan.Joseba Parron San Sebastian Etxebizitzaren prezioak gora egiten jarraitzen du eta, beste behin, inoizko garestiena da Donostian. 2025 amaieran, metro koadroak 6.107 euro balio zuen, hau da, %7 hazi zen 2024arekin alderatuta. Hala jaso du Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Kolegio Ofizialak (COAPI) atzo aurkeztutako txostenean. Gogoratu zutenez, etxebizitzen prezioek hamar urte daramatzate hazten, eta datuen argitan, nabari da donostiarrek hiritik kanpo erosteko joera hartu dutela, bertako pisuen salneurria dela eta.
Etxebizitza berriei dagokienean, batez beste, 4.656 euro balio ditu metro koadroak, urteko azken hiruhilekoan %5,4 hazi zen eta urtetik urtera, %15,6. Erabiliak, aldiz, errekorra hautsi zuen. Salerosketen %90 izateaz gain, metro koadroko 3.717 euroko kostua du, azken hiruhilekoan %1,2 hazita eta %5,8 2024an alderatuta.
Alokairuari dagokionean, eskaintza baxua eta prezioen igoera nabarmendu dituzte. 277 alokairu kontratu sinatu ziren azken hiruhilekoan, aurreko urtean baino %41,3 gutxiago. Prezioa, bataz beste, 1.165 eurokoa da Donostian eta 890 eurokoa Gipuzkoan, 2024an baino %6,2 eta %5,9 gehiago, hurrenez hurren.
