Esofagitis eosinofilikoari buruzko jardunaldia antolatu dute
Donostiako ospitalea. Beñat Parra Esofagitis eosinofilikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu AEDESEOk, Donostiako Unibertsitate Ospitalearekin elkarlanean. Osoko begirada jarri diote izena, eta bihar izango dira (hilak 18), Onkologikoko ekitaldi aretoan, 16:30ak eta 19:00ak bitarte.
Helburua, Esofagitis eosinofilikoaren (EoE) ikuspegi orokor eguneratu bat eskaintzea da, diziplina anitzeko ikuspegietatik helduz. Hala, EoE-a erabiltzen eskarmentu handia duten zenbait profesional egong dira bertan: Rebeca Andradas, AEDESEOko Batzorde Dietetikoaren arduraduna; Eva Lasa doktorea, alergologo pediatrikoa; Jose Luis Ramos doktorea, Donostiako ospitaleko kirurgia pediatrikoko burua eta Leire Samaniego doktorea, digestio-aparatuko espezialista.
Jardunaldia profesional, paziente zein senideentzako egongo dute, eta informazio gune izango da, esperientziak partekatzeko.
