Donostia Kulturak orain arteko parte-hartze daturik onenak izan zituen 2025ean
Ilara luze bat San Telmo museora sartzeko.Donostia Kultura Gaur aurkeztu dute Donostia Kulturaren 2025eko memoria. Donostiako herritarren parte-hartzea inoizko onena izan dela nabarmendu dute. Bisitari kopuruak gora egin zuen: milioi bat baino gehiago kultur etxeetan, eta 200.000 baino gehiago San Telmo museoa eta Urgull batuta. 130.000 lagunek baino gehiagok zuten DK Txartela; 3.000 pertsona baino gehiago egin ziren bazkide urtean zehar.
Sorkuntza bultzatzeko, Donostia Kulturak 13.645.875 euroko inbertsioa egin zuen 2025ean. Udalak, berriz, 26.050.000 euroko ekarpena egin zuen, eta erakundeak berak 6.145.889 euro bildu zituen.
Guztira, 281.580 sarrera erosi zituzten ikusleen eta San Telmo museoko bisitarien artean. Kultur etxeek milioi bat bisita baino gehiago eta 14.262 ikasle izan zituzten. Liburutegiek 479.917 liburu utzi zituzten maileguan. Jazzaldia 180.000 lagunengana hurbildu zen.
Bestalde, nabarmendu dute Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak 70 urte bete zituela, eta Jazzaldiak 60. edizioa egin zuela.


