'Euskara biharretik biharrera' jardunaldia antolatu du Bagerak
Bagerak iaz antolaturiko Donostiako Euskaltzaleen Topaketak, San Telmo museoan.Sara Ibarguren Larunbatean, hilaren 21ean, Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak euskararen inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du, San Telmo museoan. Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak leloa izango du topaketak, eta bi atal izango ditu: Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena eta solasaldi bat. Helbide honetan eman daiteke izena.
Euskararen normalizazio prozesuan azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugun arren, euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi egoeran dela ohartarazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek. Testuinguru horretan, jardunaldiek gogoeta eta eztabaidarako gune izango dira, ikuspegi akademikoa, profesionala eta komunitarioa uztartuz.
Jardunaldi hauen bidez, euskararen erabileran, transmisioan, prestigioan eta politika linguistikoan gertatzen ari diren aldaketak aztertuko dituzte, baita teknologia berriek eta globalizazioak hizkuntzaren etorkizunean duten eragina ere. Euskararen normalizazioan lanean ari diren eragile, aditu eta herritarrak elkartuta, jardunaldi hauek aukera paregabea izango dira norabide berriak marrazteko, erronkei aurre egiteko eta euskararen etorkizuna irudikatzeko.
Egitaraua
- 09:30. Harrera eta sarrera.
- 10:00. Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.
- 11:30. Atsedena.
- 12:00 Mahai-ingurua: Haritz Azurmendi, Eider Saragueta eta Garikoitz Goikoetxea.
- 13:00-13:30. Amaiera.


