Lilatoirako berotzeko topaketa antolatu du Donostiako Atletikok
Bulebarreko errepidea bete dute 35. Lilatoian parte hartu duten emakumeek.Joseba Parron San Sebastian Martxoaren 1ean izango da Lilatoia aurten, eta motorrak berotzeko topaketa bat egingo dute igandean, hilak 22: Prelilatoia. 09:30ean izango da topaketa, Donostiako Atletikoren Kontxako instalazioetan, Naroa Borrajeros atleta eta entrenatzailearen eskutik.
Beroketa honekin, emakumeak Lilatoira “prest eta segurtasunarekin” iritsi daitezen nahi dute. Hala, saioak hainbat jarduera bilduko ditu: beroketa, entrenamendu espezifikoa eta lasterketako aholku praktikoak eta zalantzak argitzeko espazio bat. 50 emakume ingururen parte hartzea espero dute.


