Alerta laranja ezarri dute, itsasaldeko arriskuagatik
Olatuak Pasealeku Berrian. Babes zibilak adierazi duenez, atzoz geroztik eta biharko 10:00ak arte alerta laranjan dago Donostia, itsasaldeko arriskuagatik. Hortaz, honako pasealeku hauek itxi dituzte: Pasealeku Berria, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat; Jesus Maria de Leizaola pasealekura sarbidea, Haizearen Orrazira sarbidea eta Urgulleko kosta partea.
Gainera, Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik ez da emango eta uretara sartzen diren pertsonek “haien erantzukizunpean” egingo dutela adierazi dute.


