Bertsioen gaua antolatu dute Txanpontxo jaietan
Band Jovi tributu taldea. Maiatzaren 8an izango da Bidebietako XVI. Txanpontxo Rock festa. Bertsioen gaua izango da, eta hiru taldek parte hartuko dute. Band Jovi tributu talde arrakastatsua izango da esanguratsuena. Noski, Bon Joviren abestiak eskainiko dituzte. 10. urteurren bira egiten ari dira, eta Bidebietatik pasatuko dira.
Beste bi taldeak, berriz, Kontraband bertsio taldea eta Infama dira. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira Serapio Mujika kaleko 33. zenbakian dagoen futbol kantxan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, karpa estali handi bat jarriko dute kontzertuetarako.


