Jorge Gravalos altzatarrari eman diote inauterietako Urrezko Sardina
2026ko Donostiako Inauterietako Konpartsek erabaki dute Urrezko Sardina saria Jorge Gravalos Pascuali ematea. Altza auzoko bizilaguna da, eta inauterien zale amorratua.
Bere esker ona adierazi nahi izan diote, besteak beste, konpartsei emandako laguntzagatik eta Altzako inauterietako eta Eltze Festako egitarauari egindako ekarpenengatik.
Bestalde, Latorrizko Arrain Hezurra ez du inork jaso, normalean gertatzen den moduan.


