Neguko piraguismo txapelketa antolatu du Donostia Kayak-ek
Donostia Kayak-eko piraguista batzuk. Otsailaren 14koa bertan behera utzi eta gero, Donostia Kayak-ekoek badute neguko piraguismo txapelketa egiteko data berria: martxoaren 1a, igandea.
Lehiaketa antolatzen duten lehen urtea da, eta klubeko kadeteetatik beteranoetarainoko piraguistek hartuko dute parte. 13:30etik 16:30era, 27. industrialdeko zubiaren eta Martuteneko El Pilar oinezkoen pasabidearen artean lehiatuko dira. 5.000 metroko ibilbidean hiru itzuli eman behar dituzte parte hartzaileek.
Ordutegiak eta parte hartze ordena
K-1 senior eta K-1 23 urtez azpikoek hasiko dute lehiaketa, 13:30ean; azken irteera, hala, 15:15ean izango da, emakumezkoen kadete K-1 eta C-1 mailekin eta gizonezkoen kadete C-1 mailarekin.
Dominen banaketa 16:00etan hasiko dela kalkulatzen dute antolatzaileek.


