Pentsio duinen alde mobilizatuko dira larunbatean
Pentsiodunen manifestazio bat, artxiboko irudi batean.Joseba Parron San Sebastian Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak antolatu ditu larunbat honetan Donostian eta Bilbon, pentsio duinen alde. Donostian, 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Bulebarretik.
Pentsioen balioa urtez urte handitzea da aldarrikapen nagusia, modu duinean bizi ahal izateko: “Eskatzen diegu pentsiodunei eta langileei deitu ditugun manifestazioetan parte hartzera, pentsioen urteko errebalorizaziorako bermerik eza amai dadin eta dagoeneko egin dadin”.
Hain zuzen ere, PP, Vox, UPN eta Junts alderdi politikoek, Espainiako Kongresuko euren aurkako botoekin, atzera bota dute, berriki, pentsioen igoerari buruzko dekretua. Hori dela eta, Hego Euskal Herriko hiriburuetako PPren egoitzen aurrean elkarretaratzeak egin zituzten urtarrilean.


