Ukrainaren aldeko elkarretaratzea egingo dute igandean
Datorren asteartean, hilak 24, lau urte beteko dira Errusiak Ukraina inbaditzeari ekin zionetik. Hori dela eta, egoera salatu eta ukrainarrei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean, igandean 12:00etan.
Protesta ekintza aldi berean egingo dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Errusiak gauzatutako gerra krimenak salatzeko. Deitzaileen esanetan, azken urteetan bonbardaketa sistematikoan egin dituzte azpiegitura zibilen kontra, hala nola ospitaleak, eskolak, haur eskolak, etxebizitzak eta energia sareak; eta, halaber, okupatutako lurretako adin txikikoak deportatzen ari dira. Diotenez, milaka haur beren familiengandik bereizi eta Errusiara eraman dituztela, herritartasun eta identitate aldatuta.


