ELAk greba deitu du La Anunciatan, itxiera eta langileen kaleratzea salatzeko
Altzako La Anunciata ikastetxea, artxiboko irudi batean.Eusko Jaurlaritza ELA sindikatuak greba deitu du La Anunciata ikastetxean, hilaren 24, 25 eta 26rako, 2025-2026 ikasturtea amaitzean aurreikusita dagoen zentroaren itxiera eta 29 langileri eragingo dien kaleratze kolektiboaren hasiera salatzeko. Gatazkaren harira, ostegun honetan (hilak 19) manifestazioa egin zuten ikastetxearen aurrean, familien eta auzotarren babesa lortzeko.
Sindikatuak jakinarazi duenez, ikastetxearen titularrak, Fundacion Francisco Collek, urtarrilaren 29an iragarri zuen jarduera eteteko erabakia, ia 90 urteko ibilbidearen ondoren. ELAk salatu du neurria “aurrez sindikatu ordezkaritzarekin negoziatu gabe” hartu zela eta langileek egun berean izan zutela erabakiaren berri.
ELAk Kristau Eskola patronalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren inplikazioa eskatu du, zentroa itunpekoa baita, eta ohartarazi du azken urteotan hezkuntza sisteman itxiera eta fusio prozesuak gertatzen ari direla.


