Hiriko 22 jolasgune hartuko ditu Parketarrak egitasmoko neguko txandak
Parketarrak egitasmoa, Parte Zaharreko Zuloaga plazan.Euskara Zerbitzua Parketarrak egitasmoaren neguko txanda otsailaren 23tik martxoaren 13ra egingo dute, hiriko 22 jolasgunetan. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek elkarlanean antolatzen dute jarduera, euskara aisialdi ingurunean erabiltzeko aukerak eskaintzeko.
Hala, jarduera doakoa da eta urtean hirutan antolatzen dute: neguan, udaberrian eta udazkenean. Azkeneko txanda joan zen urrian izan zen, 66 saio antolatu zituzten eta 1.047 haur eta 375 heldu ibili ziren euskaraz jolasean. Parte-hartze hori inoizko handiena izan zen helduentzat.
Neguko txandako auzoak
Aurtengo neguko txandako jolasguneak auzo hauetan izango dira: Aiete, Altza-Herrera, Altza-Casares, Antigua, Añorga, Amara-Olaeta, Amara-Araba parkea, Amara-Rafael Alberti plaza, Bidebieta-Julio Urkixo, Easo-Arroka plaza, Egia-Martin Santos plaza, Egia-Atotxa Zelaia plaza, Gros-Katalunia plaza, Gros-Nafarroa Beherea plaza, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra-Zuloaga plaza, Txomiñenea eta Zubieta.
Auzo horietako plaza eta jolasgune bakoitzean bi dinamizatzaile egongo dira, euskarazko jolasak eta jokoak gidatzeko. Hala, adinaren eta parte-hartzaile kopuruaren arabera, bi talde egingo dituzte: Zabu Zibu, 3-5 urte arteko haurrekin eta haien arduradunekin; eta Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko umeekin.
