Principe zinema aretoek Goya sariak zuzenean emango dituzte
Ane Gabarain donostiarrak Goya saria eskuratu zuen iaz.Goya Sariak Principe zinema aretoek Gipuzkoa con los Goya ekimena hartuko dute hilaren 28an, 21:00etan. Publikoari irekitako ekimen horretan, Goya sarien gala zuzenean jarraitzeko aukera izango dute bertaratuek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SADEk antolatutako ekimenak 7. aretoa ospakizun gune bihurtuko du, zuzeneko emanaldia, photocall-a, ongietorri kit-a, mokaduak eta zozketak barne. Sarrerak doakoak dira, eta leihatilan jaso daitezke; pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.
Helburua da herritarrak eta tokiko zinemaren talentua elkartzea, eta Donostiak Espainiako zinemaren gau handienetako baten ospakizunarekin bat egitea.
