Zineb Sedira: artea eta erresistentzia, Tabakaleran
Tabakalerak Zineb Sedira artistaren 'Standing Here Wondering Which Way to Go' erakusketa inauguratu du.Tabakalera Tabakalerak Zineb Sedira artistaren Standing Here Wondering Which Way to Go erakusketa inauguratu du. Rita Fabianak eta Ane Agirre Loinazek komisariatuta, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako Afrikako askapen mugimenduak eta utopiak ditu ardatz, artea erresistentzia eta eraldaketa sozialerako tresna gisa aztertuz.
Erakusketaren abiapuntua 1969ko Aljerreko Kultura Jaialdi Panafrikarra (PANAF) da. Pieza nagusia da Festival panafricain d’Alger, William Klein-ek zuzendua; instalazioa lau eszenatan egituratzen da, bideoa, argazkia, artxiboko dokumentuak eta musika uztartuz, “memoria historikoa eta identitatea berrirakurtzeko”.
Tabakalerako bertsioak Espainiako iragan kolonialari lotutako bi kasu ere jasotzen ditu: Ekuatore Gineako independentzia prozesua eta Kanariar Uharteetako Autodeterminazio eta Independentziaren aldeko Mugimendua.
Erakusketa gaurtik aurrera eta ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai, Tabakalerako erakusketa areto nagusian.


