Dibertimenduak inauteri giroz bete du Añorga
Añorgako frontoian egin dute dibertimenduko ekitaldi nagusia.Joseba Parron San Sebastian Bosgarren urtez jarraian, dibertimendua ospatu dute Añorgan larunbat goizean, baita ondo ospatu ere. “Zomorrotuta atera gara negutik; izurriak uxatuko ditugu, gaitzak erre, soberakinak inausi, gorputzei hizketan utzi. Araurik eza arau eta dibertimendua lege, ospa dezagun elkar! Munduari buelta eman eta zirtzilak, alprojak eta zarpailak jarri ditugu agintari. Jar ditzagun gure eztarriak haien zerbitzura!”, esan zieten antolatzaileek añorgatarrei bezperan, eta halaxe egin dute, auzolanean, umorez eta jai giroan.
Añorgako kaleetan barrena ibili dira goizean goizetik pertsonaia guztiak, eguraldia lagun, kalejiran eta dantzan. Udaberriari deitzen amaitzeko, ohiko legez, frontoian egin dute ekitaldi nagusia, mozorro ederrak dantza ederrekin luzituz. Errealitateari eta egunerokoari barre egin diote eta, ohiko legez, Giri epaituz eta errez amaitu dute.
2022an antolatu zuten estreinakoz Añorgako Dibertimendua, Euskal Herriko beste leku batzuetan egiten dituzten libertimenduak eta maskaradak erreferentzia modura hartuta, auzoko ekosistema zalantzan edo arriskuan jartzen duten ‘izurriteei’ aurre egiteko erritual gisara. Arrakasta handia izan zuen lehenengo urte hartatik hasita, hemen ikus dezakezuenez. Era berean, IRUTXULOKO HITZA 2023koan, 2024koan eta 2025ekoan ere egon zen.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak aurtengo dibertimenduan egindako argazkien bilduma ikus dezakezue:
