Karmelo Txikik irabazi du Inauterietako Sari Nagusia
Karmelo Txiki konpartsa, 2026ko inauterietan.Donostiako Festak Karmelo Txiki konpartsak jaso du 2026ko Donostiako inauterietako Sari Nagusia, Donostiako Zinemaldia gaiarekin egindako lanari esker. Umorearen Sari Nagusia, bestalde, Furius konpartsak jaso du, laugarren urtez jarraian; aurten, Cortado por obras gaiarekin eskuratu dute Donostiako Festak udal erakundearen aitortza. Sariak Urnietako Oianume jatetxean bart egindako afarian banatu zituzten.
Bi sari nagusi horiez gain, konpartsa eta karroza onenen sariak ere banatu zituzten. Konpartsei dagokienez, handien kategorian, Famak eskuratu zuen lehen saria, Coco Dancek bigarrena eta La Sallek hirugarrena; ertainenean, Intxaur Txikik lehenengoa, Txasissek bigarrena eta Odisseyk eta Toxicek hirugarrena eta, txikienean, Fantasyk eta Titanesek lehenengoa, Lagun Arteak bigarrena eta Aitor Ikastolak hirugarrena.
Karrozei dagokienez, aldiz, handien kategorian, Mystic izan zen lehen saritua, Coco Dance eta La Salle bigarrenak eta Fama hirugarrena; ertainenean, Txasiss lehenengoa, Erriberatarrak bigarrena eta Intxaur Txiki hirugarrena eta, txikienean, Lagun Artea lehenengoa, Titanes bigarrena eta Fantasy hirugarrena.
