Inauterietako konpartsek Loiolako Erribera hartu dute
Inauterietako Loiolako Erriberako desfilea.Asier Gonzalez de San Pedro Sardina erre dute aste honetan, baina inauteriak ez dira amaitu Donostian, bistan da. Besteak beste, dibertimendua egin zuten Añorgan larunbat goizean, eta Eltze Festa egingo dute igandean Altzan. Horrez gain, konpartsek desfilea egin zuten larunbat arratsaldean Loiolako Erriberatik eta Amara Berritik, giro ederrean.
Euren karroza eta mozorro ederrak erakutsi zituzten auzotik dantzan konpartsa hauek guztiek: Aitor Ikastola, Alegria de Alza, Elipsis, Erriberatarrak, Eureka, Fantasy, Furius, Gurea, Intxaur Txiki, Karmelo Txiki, La Salle, Lagun Artea, Mi Nuevo Potosi, Mystic, Odissey, Salai, Santa Barbara, Thamessis, Titanes eta Toxic.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako irudi bilduma ikus dezakezue:
