Altzako Eltze Festak ez du hutsik egin: koloretsua, alaia eta jendetsua
Altzako Eltze Festa 2026.Oihan Urbano Lamy Inauterietako Piñata igandea izan zen atzo, eta, ohiko legez, Eltze Festa ospatu zuten Altzan, giro ederrean. 11:01ean hasita, auzoko kaleetatik desfilatu zuten konpartsa eta karroza ugarik, euren mozorro eta dantza ederrak luzituz eta Altza festa gune erraldoi bihurtuz.
Honako konpartsa hauek hartu zuten parte: Aitor Ikastola, Alegria de Alza, Coco Dance, Elipsis, Erriberatarrak, Eureka, Fama, Fantasy, Furius, Gurea, Intxaur Txiki, La Salle, Lagun Artea, Lezoko Eztandak, Mystic, Odissey, Salai, Santa Barbara, Showtime, Thamessis, Titanes, Toxic eta Txasiss.
Sardina asteartean erre bazuten ere, asteburuan inauteri giroa egon da Donostiako hainbat tokitan oraindik: Añorgako Dibertimendua egin zuten larunbatean, esaterako, eta karrozen desfilea egun berean Loiolako Erriberan. Era berean, azken desfile bat falta da oraindik, karrozak Bidebietatik aterako baitira asteburu honetan, larunbatean.
Jarraian, Altzako Eltze Festan Oihan Urbano Lamy argazkilariak egindako irudi bilduma:
