Txuri Berri curling taldeko neskek eta mutilek irabazi dute Espainiako txapelketa
Txuri Berri curling taldeko neskak, koparekin.Txuri Berri Neskek borobildu dute Donostiako Txuri Berri curling taldearen nagusitasuna, Jacan jokaturiko Espainiako Txapelketetan. Hilaren 17an, gizonezkoen taldekako lehia irabazi zuten mutilek —Mikel Unanue donostiarra tartean da—. Atzo, gauza bera lortu zuten neskek —Leire eta Oihane Otaegi ahizpa biki donostiarrekin—.
Bederatzigarren urrea da neskentzat, Oroel eta Jacetania menderatu ostean. Mutilek, berriz, hamaikagarrenez irabazi dute txapelketa, CH Pirineo eta Harrikada gaindituta, besteak beste.

