Branka borroka taldea sortu dute Guardetxean, boxeoa eta K1-a ardatz
Artxiboko irudia. Branka borroka taldea sortu dute Guardetxeko kideek, “doako kirola sustatzeko eta autodefentsan trebatzeko”, azaldu dutenez. Bi borroka kirol izango dituzte hizpide, momentuz: boxeoa eta K1-a.
Horrela, astero, doako entrenamenduak antolatuko dituzte Guardetxean bertan: asteazkenetan, 18:00etan, boxeo mistoa eta, ostegunetan, 18:00etan, K1 ez mistoa eta, 19:00etan, K1 mistoa. Egitasmo irekia dela nabarmendu dute antolatzaileek: “Materialik izan ezean, lasai etorri probatzera, bertan utziko dizugu”.

