Martuteneko Apostolutza eremuan etxebizitzak eraiki ahal izango dituzte
Apostolutza kalearen ondoko eremuan dagoen kaperaren ingurua berrituko dute. Donostiako Udalak duela bost urte baimendu zuen Martuteneko Apostolutza eremuaren birsortze partziala. Leku horretan zegoen Sortzez Garbia parrokia eta kapera bat. Atzerapenak atzerapen, udalak behin betiko onartu du eremu hori birpartzelatzeko proiektua.
Helburua da hiri antolamendurako plan orokorrean (HAPO) aurreikusitako hirigintza antolamenduaren ondoriozko onurak eta kargak jabeen artean ekitatez banatzea.
Birpartzelazio horrek eremua berroneratzea ahalbidetuko du, 42 etxebizitza eraikitzea aurreikusten den hirigintza garapenarekin; 26 etxebizitza libre, zortzi tasatu eta zortzi alokairu sozialekoak.
