«Berriro jaio nintzen heriotzatik oso gertu egon nintzelako»
Asier Errasti kazetari eta komunikatzaile donostiarra elkarrizketatu dute ETB1eko 'Ur handitan' saioan. Bi minbizi izan ostean, bizitzeko gogotsu dago.
Asier Errasti kazetari eta komunikatzaile donostiarra.EITB Azken urteak zailak eta gogorrak izaten ari dira Asier Errasti donostiarrarentzat. Bi minbizi izan ditu; lehena, 2022an, eta, bigarrena, 2025ean. Ingurukoen babesak eta maitasunak eman dio aurrera egiteko indarra. Bizi izandakoa kontatu du ETB1en Ur handitan saioan.
Hasieran kosta egin zitzaion minbizia zuela onartzea, eta heriotza gertu sumatu du hainbatetan. Orain, 31 urte ditu eta bizitzeko gogotsu dago.
