Edorta Matauko itzultzailea zendu da
Nerea Ibarzabal eta Edorta Matauko, 'Gizadiaren oren orenak' liburuaren aurkezpenean, 2023an.Xalba Ramirez Edorta Matauko itzultzaile eta irakaslea hil zen astelehenean Donostian (hilak 23), 76 urte zituela; Gasteizen 1950ean jaioa, Donostian egin zuen bizitza Mataukok.
Urte luzez, Euskara eta Literatura irakasle lanetan aritu zen Iralen, eta itzulpengintzan ere ibilbide luzea egin zuen. 2023an, Stefan Zweigen Gizadiaren oren gorenak saiakera euskarara ekarri zuen, Katakrak argitaletxearen eskutik. Hain zuzen ere, alemaniar literaturako hainbat lan euskaratu zituen.
Mataukok euskarara ekarritako beste lan batzuk dira hauek: Harry Crewsen Autoa (Susa, 1993), Joseph Rothen Leviatana (Susa, 1998), Robert Walserren Jakob von Gunten (Erein, 2005), Stefan Zweigen Emakume ezezagun baten gutuna (Igela, 2005) eta Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan (Igela, 2007), eta Raul Zeliken Lagun armatua (Txalaparta, 2009).
