Familiek oinarrizko kirolean duten eginkizuna hizpide izango dute Familia Eskola programan
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Familia Eskola hitzaldi ziklo berri bati ekingo diote gaur, Okendo Kultur Etxean. Lehen saioan, Gorka Acebalek familiek oinarrizko kirolean duten eginkizunari buruz jardungo du. Acebal enpresa eta kirol arloan pertsonen arloan espezializatutako coach eta aholkularia da. Espektatiben kudeaketa hastapen kirolean izenburupean ariko da, Okendo Kultur Etxean, 18:30ean hasita. Sarrera doakoa da.
Familia Eskola Donostia Kirola eta Rural Kutxaren Bidelagun programaren parte da. Helburu du kirolaren bidez balioetan oinarritutako hezkuntza bultzatzea da. Horren barruan, kirol jardueraren egunerokoan dauden errealitate eta arazoei lotutako hainbat gai jorratuko dituzte, seihileko bakoitzeko bat; eta saioak hiriko zazpi eremutan gauzatuko dituzte, prestakuntza eta gogoeta auzoetara eramateko. Klubei, entrenatzaileei, zuzendariei eta, bereziki, haurrei eta haien familiei zuzendutako egitasmoa da.
Kirol zinegotzi Iñaki Garciak programaren lan ildo berri honen garrantzia nabarmendu du: “Familiak funtsezko zutabea dira hastapeneko kirolean. Haien laguntzak, espektatibek eta kirol jarduera bizitzeko duten moduak eragin zuzena dute gure haurrek gozatzeko, ikasteko eta hazteko duten moduan. Familia Eskolarekin, hausnartzeko eta laguntzeko tresnak eta espazioak eskaini nahi ditugu, kirol ingurune osasungarriagoak, errespetuzkoagoak eta pertsonengan zentratuagoak eraikitzeko. Kirolak hezi egiten du, baina guztion artean egiten badugu bakarrik”.
