Kontadoresek udaberriko laborategietarako izen emateak ireki ditu
Bidebietako Kontadores zentroa.Beñat Parra Kontadores Gazte Zentroak gaur irekiko du udaberriko laborategi kulturaletan izena emateko epea. Edizio berri honek sormenean, adierazpen artistikoan eta gazte prozesuetarako laguntzan jarriko du arreta.
Martxoa eta ekaina bitartean 87 plaza eskainiko dituzte, zazpi laborategitan banatuta. Proposamenen artean daude dantza, antzerki inprobisatua, DJ-a, fanzineak, zeramika sortzailea eta poesia eszenikoa.
Iñigo Garcia Gazteria zinegotziak edizio berriaren garrantzia azpimarratu du: “Kontadores gazteek esperimentatzeko, adierazteko eta komunitatea aurkitzeko gune bat da. Gazte bakoitzak hemen hazteko eta parte sentitzeko leku bat aurkitzea nahi dugu”.
Parte hartzeko irizpideak
Oro har, Kontadoresko ikastaroak 18 eta 30 urte arteko gazteentzako dira, eta Donostian erroldatutakoek lehentasuna dute. Toki librerik geratuko balitz, orduan, 18 urtetik beherakoek zein 30 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, haien parte hartzea egokitzat jotzen bada.
Eskaintza osoa —egutegia, ordutegiak eta prezioak— ikusgai dago hemen.
