Mari Puri Herrerok sortu du 87. Musika Hamabostaldiaren kartela
Mari Puri Herrero bilbotarrak sortu du 87. Musika Hamabostaldiko kartela.Musika Hamabostaldia Abuztuaren 2tik 30era egingo dute 87. Musika Hamabostaldia, eta Mari Puri Herrerok (Bilbo, 1942) sortu du kartela. Artista bilbotarrak mende erditik gorako ibilbidea du, eta XX. mendeko euskal artearen erreferenteetako bat da.
Hamabostaldiko kartela sortzeko enkargua “naturaltasunez” hartu zuen, musikarekin lotura estua duelako. Urdina, bere kolore gogokoena eta bere obran zein bizitzan protagonista dena, nagusi da kartel berrian ere. Natura eta figura gizatiarrak ageri dira, musika iradokitzen duten elementuekin.
Musika lagun izaten du Herrerok sormen prozesuan. Musika klasikoari dagokionez, Marta Cardenasekin izan zuen adiskidetasunari esker ezagutu zuen Luis de Pablo konpositorearen lana nabarmendu du, haren proposamenak “primerako hautuak” direla azpimarratuz.


