Negu Gorriak-ek bere azken kontzertua eman zuen Donostian, gaurko egunez, duela 25 urte
Negu Gorriak-en azken kontzertua, Anoetako belodromoan, 2001ean.Argia 2001eko otsailaren 25a zen, eta Donostiako belodromoa txiki gelditu zen, Negu Gorriak taldearen azken agurrerako. Hain zuzen ere, egun horretan, gaurko egunez duela 25 urte, Fermin Muguruza buru zuen taldeak bere azken kontzertua eman zuen.
1996tik, geldirik zegoen euskal musikaren panorama irauli zuen taldea, baina iragarrita zuten Enrique Rodriguez Galindo Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuarteleko komandante eta torturatzailearen aurkako epaiketa irabazten zutenean itzuliko zirela. Hain zuzen ere, Galindok taldea salatu zuen, Ustelkeria abestiarengatik, zeinetan Negu Gorriak-ek Galindo narkotrafikoarekin lotu zuen.
Epaiketa irabazi zuen taldeak, eta, hori ospatzeko, lau kontzertu emateko elkartu ziren: otsailaren 15ean Hernaniko La Bodegan, 23an Baionako Laugan eta 24an eta 25ean Donostiako belodromoan, Selektah Kolektiboarekin eta Banda Bassottirekin batera. 30.000 lagun bildu ziren belodromoan, Geurea da garaipena! lelopean. Hala aldarrikatu zuen Jon Maia bertsolariak, kontzertuaren hasierako bertsoan; hemen entzun dezakezue.
Argia-k eman du efemeridearen berri, bere efemerideen kanalean. Horrez gain, irakurtzekoa da Naiz-ek 2024an kontzertu haren inguruan egindako erreportaje mamitsua.
