Donostiatruk izango da Tabakaleran, larunbatean
Donostiatruk azoka Tabakaleran.Donostiako Udala Datorren larunbatean, otsailaren 28an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo dute Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduerak egingo ditu udalak. Oraingo honetan, alde batetik, tailer bat egongo da naturarekiko eta landareekiko lotura bultzatzeko, baita etxeetan ditugun objektu komunen berrerabilpena ere sustatzeko; eta, bestetik, konpostajeko udal programei buruzko informazioa eskainiko da.
Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Zer egin behar dudn salmenta-postu bat izateko Donostiatruken?
Azokan salmenta-postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu udalaren webgunearen bidez. Izena emateko epea azoka aurreko asteko larunbatera arte egongo da, zabalik. Ondoren, zozketa egiten da izena eman duten pertsonen artean, eta azokaren aurreko asteazkenean edo ostegunean pertsona guztiei emaitza jakinaraziko zaie. Parte-hartze arauak ikusi.
Bestetik, Donostiatrukek sarean bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko eta landareak dohaintzan eskaintzeko. Bestalde, behar ez diren objektuak musu-truk eman nahi dituenarentzat, honako web orri hau erabil eskaini du udalak: nolotiro.org. Baita horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati eskaintzea ere: emaus, cáritas…


