«Faxismoaren aurkako ikasle fronte zabal» antolatzera deitu du IASek
Mobilizazio jendetsua egin du gaur eguerdian Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) Parte Zaharrean. Greba eguna zuten antolatuta gaurko, eta datuak eskura ez zituzten arren, Gipuzkoa osotik etorri dira ehunka gazte “faxismoaren eta inperialismoaren” kontrako manifestaziora.
IASek “faxismoaren aurkako ikasle fronte zabal” bat antolatzera deitu ditu ikasleak. Testuingurua “larria” dela uste dute eta gazteen artean “normalizatzen ari diren” kultura erreakzionarioei aurre egiteko eta unibertsitateetan jarrera faxistak ez normalizatzeko borrokatzera dei egin dute.
Bestetik, eraso inperialistei aurre egitearen beharra nabarmendu dute. Ikasturte hasieran, Palestinaren aldeko mobilizazio jendetsuak antolatu zituzten eta hori jarri dute adibide. “Kriminalizazio kanpainaz” hitz egin dute IASeko bozeramaileek eta erakundeetatik faxismoari aurre egiteko “ezintasunaz”. Horregatik, “militantzian oinarrituko den” mugimendu antifaxista bat eraikitzearen beharraz aritu dira, “iraultza sozialistari” e


