La Anunciata ikastetxeko langileek greban jarraitzen dute
Altzako La Anunciata ikastetxea, artxiboko irudi batean.Eusko Jaurlaritza Hirugarren greba eguna dute La Anunciatan, eta elkarretaratzea egin dute gaur, Kristau Eskolaren egoitzan. Atzo Eusko Jaurlaritzaren Andia kaleko egoitzaren aurrean elkartu ziren.
Pasa den ostiralean jarri zuen martxan Francisco Coll enpresak, ikastetxetik langileak kaleratzeko ERE prozesua. Hala, lehen greba egunean, asteartean, ikastetxearen itxiera eta beren lanpostuak galtzeko arrisku larria salatu zuten langileek, eta horretan jarraituko dute, aurrerantzean.
Atzoko eta gaurko grebetan, ordea, Hezkuntza Sailaren eta Kristau Eskola Patronalaren erantzukizuna aldarrikatu dute. Izan ere, nahiz eta enpresa pribatu bat izan, Kristau Eskolaren parte da La Anunciata eta, ondorioz, beren lanpostuen defentsan esku hartzeko eskatu diete langileek administrazioari eta patronalari.


