Udalak Torrua Zaharreko lursaila garbitu du
Udal langileek Torrua Zaharreko lursaila garbitu dute.Donostiako Udala Zabor pilaketaren ondorioz, bizilagunen kexak eragin izan dituen Torrua Zaharreko lursaila erabat garbitzeari ekin diote udal langileek gaur goizean. Martuteneko 27 poligonoan dagoen orubean esku hartzeari ekin aurretik, udaleko zerbitzu teknikoek hainbat ikuskapen bisita egin dituzte, metatutako hondakinen irismena ebaluatu, eta beharrezko jarduerak zehaztu dituzte garbiketaren, segurtasunaren eta osasungarritasunaren ikuspegitik. Hala, lurzatia osorik garbitu dute, utzitako hondakinak erretiratuz eta araudiaren arabera kudeatuz. Ondoren, itxitura perimetrala egin edo sendotu dute, hesiak disuasio eta babes funtzioa behar bezala betetzen duela bermatuz. Azkenik, kontrol eta jarraipen neurri osagarriak hartuko dituzte, isuri berriei aurre hartzeko, baita zonaldearen aldizkako zaintza ere.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garciak udalbatzarrean azaldu duenez, horrelako lursailetan esku hartzeko beharrezkoak diren administrazio prozedurak izapidetu behar dira, baita hiri mantentze, osasun publiko eta ondarearen arloan eskumena duten udal arloen arteko koordinazioa ere, aurrekontu partida edukitzeaz gain. Halaber, herritarren eta enpresen erantzunkidetasuna eskatu die, “izan ere, hondakinak legez kanpo biltegiratzea arau haustea da, hiri osoari kalte egiten dio eta herritar guztiengan eragina duten kostu ekonomikoak eta ingurumenekoak sortzen ditu”


