Zirkulazioan aldaketak ekarriko ditu Lilatoiak
Bulebarreko errepidea bete dute 35. Lilatoian parte hartu duten emakumeek.Joseba Parron San Sebastian Igandean, martxoaren 1ean egingo dute 36. Lilatoia. Horrek, ordea, trafiko mozketak eragingo ditu Erdialdean eta Grosen. 09:30etan hasiko dira kaleak ixten, eta lasterketa pasa ahala, irekitzen joango dira.
07:00etatik aurrera, Bulebarra itxita egongo da ibilgailuentzat —irteera eta helmuga prestatzeko—, eta 12:30ean irekiko dute. Hala, itxita dagoen bitartean, Legazpi kaletik desbideratuko dira ibilgailuak. Parte Zaharreko egoiliarrei dagokionez, 09:00etatik aurrera kale hauetatik igaro beharko dira, kaira iristeko: Mari, Portu, Kale Nagusia, Abuztuaren 31 eta Aldamar.
Trafikoari itxita
Lasterketak irauten duen bitartean, bide hauek itxita egongo dira zirkulaziorako: Bulebar (Legazpitik), Hernani, Askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Foru pasealekua, Argentinar Errepublika, Ramon María Lili, Zurriola hiribidea, Erregina Erregeordea, San Martin (Mirakontxa eta Foru pasealekuaren artean), Prim eta Urbieta kaleak.
Uliako Rodil bidea norabide bikoitzeko errei gisa erabiliko da eta Ategorrietako galtzada zaharrerantz egingo da irteera.
Lasterketaren ibilbidea
Esan bezala, itxitako bideak lasterketa bertatik pasa ahala irekiko dituzte, eta hau izango da lasterketaren ibilbidea: Bulebar – Hernani – Askatasunaren hiribidea – Urbieta – Prim – San Martin – Foru pasealekua – Santa Katalina zubia – Ramon María Lili – Zurriola hiribidea – Nafarroa hiribidea (180º ko bira) – Rodileko biribilgunea – Nafarroa hiribidea – Zurriola hiribidea – Kursaaleko zubia – Erregina Erregeordea – Bulebar.
Garraio publikoan ere, aldaketak
Trafiko mozketak direla eta, autobusetako ibilbide eta geralekuetan ere aldaketak egingo dituzte Dbusek eta Ekialdebusek. Ordutegiak, hala, beren webguneetan aurki ditzakezue: hemen Dbusenak, eta hemen Ekialdebusenak.
Taxiari dagokionez, Bulebarreko geltokian ez dute zerbitzurik emango 07:00etatik 12:30era.


