Elena Asins artistaren lana, Kutxa Kubon
Egitura, espazioa, denbora proiektuak ibilaldi bat proposatzen du Elena Asins (Madril, 1940 – Azpirotz, 2015) artistaren obran zehar, haren pentsamendu plastikoa bideratzen eta definitzen duten hiru ideia gidariri jarraituz. Bektore horiek, bai eta artistak teoria eta praktika artistikoaren artean ezartzen duen etengabeko elkarrizketak, egituratzen dute Asinsen proiektu artistikoa.
Euskal testuinguruarekin zer ikusia duten artistak ekartzen ditu Kutxa Fundazioak, ibilbide sendoko artistak ikuspegi berrietatik abiatuta berrirakurriz. J. P. Huercanos da erakusketaren komisarioa, eta Reina Sofia Arte Zentro Museo Nazionalarekin elkarlanean egin ahal izan da. 100 proiektu baino gehiago bilduko dira bertan: marrazkiak, pinturak, eskulturak, liburuak, ikus-entzunezko piezak eta instalazioak, hasi zenetik (1968) XXI. mendearen hasieran egindako azken lanetaraino.
Elena Asinsen lanetan, XX. mendeko abangoardiako eraikuntza-tradizioak bat egiten du hirurogeiko hamarkadako konputazioarekin eta informazioren teoriarekin, Op Art eta minimalismoa zeharkatuz. Kalkulu teoriaren eta algoritmoen erabilerari esker, aitzindaria izan zen sorkuntza-prozesuetan ordenagailua erabiltzen eta ezinbesteko irudia izan zen arte konputazionalean eta abstrakzio geometriko modernoan eta garaikidean.
Maiatzaren 24 arte izango da erakusketa, eta hainbat dira jarduerak:
Bisita komentatuak
Larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Sarrera doan, aurretik online izena emanda.
Familientzako tailerra
2026ko maiatzak 9, larunbata. 11:30-13:30. Barnean entzuna izateko musika.
Barnean ikusia izateko margolana, Krii kolektiboarekin 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak, heldu batek lagunduta. Pauline Oliverosen «entzute sakonak» Elena Asinsen lanekin eta erakusketa-aretoarekin bat egingo du tailerrean. Entzun litekeenaren errepertorioa espazioan zabalduko da, eta arreta berezia jarriko da soinuetan, sortzen dituen
iturrian baino gehiago. Hainbat jardueraren bitartez, entzumenari lotutako sorkuntza sustatuko da, eta entzuten denaren ñabarduretan eta entzuten den testuinguruan edo espazioan sakonduko da.
Soinu-topaketak
2026ko maiatzak 23, larunbata. 18:30, Un acercamiento a la obra y pensamiento de Elena Asins a través de la música, Gorka Alda musikagilearekin.
