Emakumeen astean heldutasuna eta gerrak izango dituzte hizpide, besteak beste
Aurten ere mimoz prestatu dute Larratxo eta Intxaurrondo Kultur Etxeek Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko programazioa. Larratxo Kultur Etxean Emakumeen XLI. astearen ekitaldiak martxoaren 2aren eta 5aren artean egingo dira, Helduaroa da adinik onena? Heldutasun eredu berriak eraikitzen lelopean. Intxaurrondon, berriz, 6tik 12ra, Gerrak, emakumeak historiarik gabe lerroburupean, Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkarteak osatutako programa aberatsean.
Larratxo Kultur Etxean antzezlanak, filmak eta hitzaldi bat antolatu dituzte, heldutasunaren gaiaren inguruan. Ostadar, Uztai Belar, Elkarte Berri eta Donostia Kulturaren artean antolatutako programak heldutasunaren eredu berriak eraikitzeko bide berriak topatu nahi ditu:
- Martxoak 2. La maja y la mona antzezlana, 17:00etan.
- Martxoak 3. Casa en llamas (Dani de la Orden, 2024) filmaren proiekzioa, 17:00etan.
- Martxoak 4. Confesiones en la peluquería antzelana, 17:00etan.
- Martxoak 5. ¿Es la madurez la mejor edad? Construyendo nuevos modelos de madurez hitzaldia, Pepa Bojorekin, 17:00etan.
Intxaurrondoko kultur etxean, berriz, gerra testuinguruetan emakumeek bizi dituzten ankerkeria eta, askotan, ikusezin bilakatutako errealitateak agerian utziko dituzte astebetez. Horretarako, askotariko programa osatu dute, gai poliedriko honi begirada, errealitate eta diziplina artistiko ezberdinetatik heltzeko. Argazki erakusketa bat, musika emanaldi bat, elkarrizketa bat, film proiekzio bat eta mahai-inguru bat:
- Martxoak 6. Sara Mansilla musikariaren kontzertua, 19:00etan.
- Martxoak 8. Berdintasunaren aldeko martxa, Buztintxulo kaletik 10:15ean hasita.
- Martxoak 9. Rojava, Emakumeak gerra artean erakusketa eta bisita gidatua, 19:00etan.
- Martxoak 10. Karmele filmaren proiekzioa, 18:00etan. Ondoren, solasaldia Asier Altuna (zuzendaria) eta Ione Zuloagarekin (Aranzadiko historialaria). Moderatzailea: Kristina Zorita kazetaria.
- Martxoak 11. Hitz trukea, spoken word eta bertsoa gerraz hizketan elkarrizketa, Laura Samen eta Alaia Martinen artean, 19:30ean.
- Martxoak 12. Gerrak, emakumeak historiarik gabe mahai-ingurua, 19:00etan. Solaskideak: Zenayda Serrano (El Salvador), Carol Peñuela (Kolonbia) eta Nur Alhaddad (Gaza-Palestina). Aurkezlea: Eva Monente kazetaria.
