LP, Nøgen, Danielle Nicole eta ETS arituko dira, besteak beste, Jazzaldian
2023ko Jazzaldiko kontzertu bat Zurriola hondartzan, jendez beteta.Lolo Vasco/Jazzaldia Zurriolako hondartzako Keler Gunea izango da, berriro ere, Donostiako 61. Jazzaldiaren espaziorik esanguratsuena. Uztailaren 22tik 25era bitartean, zortzi kontzertu emango dituzte bertan, doan, nazioarteko eta tokiko taldeek.
Jazzaldiak jakinarazi duenez, aurtengo programazioan emakumeen lidergoa nabarmena izango da, nazioarteko lau artista entzutetsuren presentziarekin. Horien artean izango dira Emma-Jean Thackray, Danielle Nicole, Eno Williams buru duen Ibibio Sound Machine taldea eta LP.
Nazioarteko proposamenekin batera, Euskal Herriko lau talde sendok ere hartuko dute parte Keler Gunean: Kokoshca, HOFE, Nøgen eta En Tol Sarmiento (ETS) ere igoko dira Zurriolako oholtzara.
Jazz Band Ball, lehen egunean
Uztailaren 22an egingo dute Jazz Band Ball ekitaldia, eta horrek ere doako lau kontzertu eskainiko ditu Kursaaleko terrazetan kokatutako Frigo Gunean eta Fnac Gunean.
Emanaldien artean izango da Marco Mezquida pianista, Annie & The Caldwells talde estatubatuarra, Quinteto Astor Piazzolla eta Lisa Ono.
Egitaraua, osorik
Laburbilduz, hauek dira Jazzaldiak Keler, Frigo eta Fnac guneetan hartuko dituen kontzertuak eta euren ordutegiak:
Keler Gunea
- Uztailak 22: LP (20:45) / ETS (23:30)
- Uztailak 23: Danielle Nicole (21:00) / Ibibio Sound Machine (23:30)
Uztailak 24: Kokoshca (21:00) / Emma-Jean Thackray (23:30) - Uztailak 25: Nøgen (21:00) / HOFE (23:30)
Jazz Band Ball
- Frigo Gunea (19:30): Lisa Ono
- Fnac Gunea (19:30): Marco Mezquida Trio – Tāctil
- Frigo Gunea (22:15): Annie & The Caldwells
- Fnac Gunea (22:15): Quinteto Astor Piazzolla
