Transfeminismoaz solastuko dira Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta, Antiguotarrak elkartean
Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi, hitzaldi batean.Iratzar Fundazioa Elene Lopetegi eta Iñi Etxezarreta donostiarrek elkarrekin idatzi duten Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburua hizpide izango dute Antiguotarrak elkartean. Solasaldia asteazkenean, hilak 4, aurrera eramango dute, 18:30ean hasita.
Lan horretan, Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso dituzte. Gizon eta emakumerik gabeko herri bateranzko bidea egin nahi dute, aipatu kategorietan ezin baita berdintasunik egon, aurkakotasunean ekoitziak izan diren etsaiak direlako: patroi-desjabetu, menderatzile-esplotatu, senar-emazte, guraso-alaba. Gorputz askoren arteko desberdintasunak ez dira aldarri, errealitate baizik. Biolentzia sortzen duen araua suntsitzea dute helburu. Araua problematizatu behar da, eta beraz, desira ere bai. Desirak alda daitezke lekuz eta formaz; eta era berean, gorputzak, estrategiak, hegemoniak eta arauak.
