Axular Lizeoko talde bat, First Lego League txapelketako irabazleen artean
Axularreko taldea, First Lego League Euskadi txapelketan irabazi ostean.First Lego League Euskad Hamazazpigarren First Lego League Euskadi txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean Donostian, Bilbon, Arrasaten eta Gasteizen, eta Donostiako Axular Lizeoko talde bat dago irabazleen artean. Deustoko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatutako txapelketan 68 ikastetxetako 1.700 ikasle bildu ziren guztira, 205 taldetan banatuta.
Talde hauek izan ziren irabazleak Begoñazpi, Begoñazpi Ikastolakoa (Bilbo); Nova Heritage-Begoñazpi, Begoñazpi Ikastolakoa (Bilbo); C’mon Guys, Madre de Dios Ikastetxekoa (Bilbo); Overlock, Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartekoa (Donostia); Synthesis, STEM Toki – Edurobotic-ekoa (Portugalete); Bikibox, Bera Kruz Ikastolakoa (Markina-Xemein); Nclic Shakespeare, NClic-ekoa (Gasteiz); Salburulegoak, talde librea (Gasteiz) eta Tecnobots Elburgo, Tecnoclub Burgukoa (Burgu). Bederatzi taldeek Espainiako Estatuko finalean parte hartuko dute; Burgosen izango da final hori, apirilaren 11n.
Aurtengo erronka Unearthed izan da (Lurpetik azalera), eta arkeologia izan da ardatz. Hala, “erronka horretatik abiatuta, Espainiako Estatuko eta nazioarte mailako erreferentziazko hezkuntza programa honek 6 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena estimulatzea lortu du STEM arloen bidez (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika, ingelesezko sigletan)”, nabarmendu dute antolatzaileek.

