Bizitza (erdi) ozen denean
Mugan taldearen kaiko Karmengo jaietako kontzertua.Aitor Erkizia Aurrera ez den alde batera diskoa bi urtez oholtzaz oholtza eraman ondoren, hirugarren diskoa kaleratu du Mugan talde donostiarrak, baina modu berezi batean; izan ere, disko erdia kaleratu zuten igandean, eta beste erdia aurreragorako utziko dute.
Bizitza ozen denean du izena lanak, eta lehen zati horrek bost abesti ditu. Pablo Zurutuza taldeko abeslariak adierazi duenez, bi zatitan egin dute “bi estilo oso desberdin” direlako. Sare sozialen bidez eman dituzte lehen zatiaren pintzelkadatxoak, baina osorik entzun daitezke, dagoeneko, plataforma guzietan.
Oraingoz, ez dute bigarren zatiaren xehetasunik eman, baina abesti horiek ere laster egongo dira entzungai.
