Elektronikari buruzko hitzaldi, lan saio eta kontzertuak, asteburuan, Dantz Network Congressen
Dantz Network Congress jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur udaletxean. Asteburuan, martxoaren 4tik 7ra bitartean, egingo dute, eta “musika elektronikoaren nazioarteko industriaren topagune” bihurtuko da hiria.
Kongesuak hainbat herrialdetako artistak, jaialdiak, zigiluak, erakundeak eta kultur eragileak bilduko ditu, hitzaldiak, mahai-inguruak, prestakuntza, networking jarduerak eta showcase-ak uztartuz. Ardatz profesionala martxoaren 5ean eta 6an garatuko da Kursaalen, eta programazio artistikoa Saguesera (Dantz Stage) eta La Cripta aretora zabalduko da. Baieztatutako izenen artean nazioarteko erreferenteak daude, hala nola Carl Craig, Cristian Varela edo Renaat Vandepapeliere, Fabric (Londres), ADE (Herbehereak) edo Sónar+D plataformekin lotutako profesionalekin batera.
Aurkezpenean nabarmendu dutenez, kongresua “industria elektronikoan ezagutza, berrikuntza eta lankidetza trukatzeko funtsezko gune gisa finkatzen da”, eta, gainera, Donostiaren nazioarteko proiekzioa indartzen du.
Programak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola sektorearen ekonomia, kultur politika berriak, jaialdien zeregina, adimen artifizialak musika ekoizpenean duen eragina eta industrian dagoen berdintasuna, Mujeres en la Industria de la Música (MIM) elkartearen parte-hartzearekin.
Dantz Enbaxadore Donostia izendatu berri dute, eta ekitaldiak UNESCOrekiko Lankidetzarako Espainiako Batzorde Nazionalaren babesa du. Akreditazioak eta sarrerak eskuragarri daude dantznetwork.com webgune ofizialean.
