Hamakak, «energia eta xamurtasun handiko» errugbi topaketa
Hamakak errugbi topaketako partida bat.Blasfemme Bera Berako Blasfemme 35 urtetik gorako emakumezkoen errugbi taldeak topaketa berezi bat antolatu zuen larunbatean (otsailak 28) Donostian, Puio zelaian: Hamakak errugbi topaketa. 35 urtetik gorako emakumeen beste hiru talderekin elkartu ziren donostiarrak: Madrilgo Vallecas auzoko Ilegales taldearekin, Arrasateko Amak Pirolitikak-ekin eta Asturiasko All-Quelarrerekin.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “giro paregabean” jokatu zituzten topaketako partidak: “Goiz ederra izan zen larunbatekoa, energia eta xamurtasun handikoa”. Jarraian, topaketako irudi bilduma ikus dezakezue:
