Imanol Alvarez entrenatzaileak Bera Bera utziko du
Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzailea.Bera Bera Imanol Alvarezek Bera Berako eskubaloi taldeko entrenatzaile kargua utziko du 2025-2026ko denboraldiaren amaieran, zazpi urtez jarraian talde donostiarra gidatu ostean. Erabakiaren nondik norakoak azaltzeko, prentsaurrekoa eskainiko dute Alvarezek berak eta Tati Garmendia Bera Berako presidenteak gaur, hilak 2, 12:30ean.
Alvarez 2012-2013ko denboraldian eseri zen estreinakoz talde donostiarraren aulkian, eta liga eta kopa irabazi ostean, kluba utzi zuen, arrazoi pertsonalak zirela eta. Ordea, 2018-2019ko denboraldian, Bera Berara itzuli zen ermuarra, eta arrakastaz beteriko urteak izan dira orain artekoak, Espainiako Estatuko emakumezkoen eskubaloi talderik onenetarikoa baita egun Bera Bera. Pasa den denboraldian, esaterako, liga, kopa eta superkopa irabazi zuten.
