VI. Jardunaldi feministak antolatu ditu Erraustuk
Erraustu taldearen mobilizazio bat, Ibaetako campusean. (Argazkia: Erraustu) Martxoaren 8aren atarian, VI. Jardunaldi Feministak antolatu ditu Erraustuk, Ibaetako campuseko ikasle feministen taldeak. Hala, zenbait ekimenetara parte hartzera deitu dute, hilaren 4tik aurrera.
Martxoaren 4ean, hala, fanzine tailerra egingo dute (16:00, HEFA 1 – 0.0.1). Hilaren 9an, elkarretaratzea egingo dute aularioan, 11:00etan. Hilaren 12an, Faxismoa eta lan feminizatuak hitzaldia antolatu dute, Uma Ulazia eta Lide Arrietaren eskutik (13:15, HEFA 1 – 1.7). Egun berean, bertso afaria egingo dute Guardetxean; Araitz Katarain, Haizea Telleria, Izaro Bilbao eta Ixone Asategi izango dira bertsolariak, eta Ziara Larringak jarriko dizkie gaiak. Ondoren, Mj Letxupetxuren saioa izango dute.
Martxoaren 17an, greba orokorrarekin bat egingo dutela adierazi dute, eta hori ere jardunaldien barruan sartu dute. Hala, hurrengo ekimena hilaren 25ean izango da, Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegiren Garen piztiaz beste liburuaren aurkezpena egingo baitute (13:15, HEFA 1 – 0.0.1). Amaitzeko, ikasle femenistak korrikara deitu dituzte, martxoaren 26an.
