Zortzigarren Poesialdiak zazpi jarduerako egitaraua izango du
Marta Sanz idazlea.Jesus Miguel Lafuente Martxoaren 10etik 18ra egingo dute zortzigarren Donostiako Poesialdia, Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo museoan eta Liburutegi Nagusian.
Beste behin ere, poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu dituzte hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Marta Sanz, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo, Pello Ramirez, Karlos Linazasoro, Jon Gerediaga eta Alejandra Martinez de Miguel, besteak beste.
Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa izan ezik —10:00etan izango da—.
Egitaraua:
- Martxoak 10. Amarilla, Marta Sanz. San Telmo museoa. Elkarrizketatzailea: Itziar Minguez. Gaztelaniaz.
- Martxoak 10. Lantegitik oholtzara, Poesia lantegiko ikasleen errezitala. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 13. Aberriak eta atzerriak, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo eta Pello Ramirez. Telesforo Monzon, Lauaxeta, Orixe, Iokin Zaitegi, Lizardi eta Peli Markiegiren poema musikatuak. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 16: Denborak utzitako hitzak, Karlos Linazasoro eta Jon Gerediaga. Dinamizatzailea: Aritz Gorrotxategi. Ernest Lluch Kultur Etxea. Euskaraz.
- Martxoak 18. IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. Liburutegi Nagusia (Mandasko Dukearen aretoa, Plaza Berria). Euskaraz.
- Martxoak 18. Revelaciones, Alejandra Martínez de Miguel.San Telmo museoa. Errezitala eta elkarrizketa. Elkarrizketatzailea: Ines Azpiazu. Gaztelaniaz.
Lauaxetari buruzko erakusketa
Hilaren 13tik apirilaren 13ra bitartean, Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa hartuko du Ernest Lluch Kultur Etxeak.
Martxoaren 10eko eta 18ko San Telmo museoko ekitaldien gonbidapenak egunean bertan eskuratu ahalko dira, 11:30etik aurrera, Donostia Kulturaren webgunean eta Viktoria Eugenia antzokiko leihatilan. Gehienez, bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira pertsona bakoitzeko. Gainerako ekitaldietan sarrera librea izango da edukiera bete arte.
