Aldaketak, Dbusen TB6-Ulia eta B3-Egia-Intxaurrondo lineetan
Datorren astean, hiriko bi autobus zerbitzutan aldaketak egingo dituzte: TB6-Ulia Taxi-bus lineak bi geraleku berri izango ditu Grosen, eta B3-Egia-Intxaurrondo gautxori lineak ibilbidea aldatuko du, Intxaurrondo inguruan.
B3-Egia-Intxaurrondo: ibilbidearen aldaketa
Dbusek jakinarazi duenez, hilaren 6tik aurrera, ostiralarekin, B3-Egia-Intxaurrondo gautxori linearen ibilbidea aldatuko da Intxaurrondo inguruan.
Beharkoko biribilgunera iristean, autobusa ez da Sibiliatik jaitsiko; Baratzategi eta Bustintxulorantz jarraituko du, eta, orain arte bezala, Baratzategi 21 geltokian amaituko du ibilbidea. Zarategi 71 geralekuaren ondoren, ezkerretara emango du bira Monsetik —Mons 77an geldialdia egingo du—, Ategorrietako tren geralekuraino, eta Zarategitik igoko da (Pilarreko aldapa) Pablo Sorozabaleko biribilguneraino. Mons pasealekutik kiroldegirantz jarraituko du —Garro-Zubiaurre ibilbidea—. Fernando Sasiainera iristean, ohiko ibilbideari ekingo dio berriro, eta Egiarantz eta Erdialderantz joango da.
Hala, geraleku guztiak mantenduko dituzte, honako hauek izan ezik: Mons 36, Zarategi 80 eta Txara I. Horien ordez, Mons 77an, Zarategi 71ean eta Txara II.an egingo ditu geldialdiak.
TB6-Ulia Taxibus: geraleku berriak
Hilaren 9tik aurrera, astelehenarekin, TB6-Ulia Taxi-bus zerbitzuak bi geraleku berri izango ditu Grosen:
- Nafarroa Hiribidea 34 (Ulia alderantz): Groseko Anbulatorioa eta Erloju geralekuen artean.
- Jesuitak (Gros alderantz): Toki Eder eta Mariaren Bihotza geralekuen artean.


